XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horrek hitz egiten dik hitz egiteagatik, hi ernegatzeko, badakik arraroa dela mutil hori.

Isaac-ek urrutira begiratzen zuen:

- Hitz egin hitz egiteagatik -errepikatzen zuen bajutik.

Joanesek, ordea, ahotsa zein begirada arrotzak zirela pentsatu zuen.

Jakin nahi zuen zein zen arrazoia.

Agian haserretu egingo zen Frantzizko hark judutar esan zuelako irain bat balitz bezala.

- Isaac, itxaron piska bat -erregutu zion.

Isaac kalean behera zihoan dagoeneko.

- Ezin diat, eguzkia lainoen atzetik ari duk ezkutatzen; eta presaka ibiltzen ez banauk, Sabbath-a (1)Zapatuaren jai-ospakizuna ostiralean hasten da eguzkia ezkutatu orduko. hasia izango duk ni etxeratu baino lehen.

Joanesek Fernandori begiratu zion.

- Zertan ari ote huen Frantzizko hori gure teilatuan? -galdetu zuen berriro.

Fernandok behatz bat jarri zuen kopetan eta hiru aldiz jiratu zuen.

- Ez iezaiok jaramonik egin; seko erotuta zegok.

Ez huen katuaren bila ari, ezpada bere ezaguera galduarena -gaineratu zuen adio gisara.

Baina Joanes artean piska bat gelditu zen etxeratu gabe.

Hausnarketan ari zen: